Zure enpresako berrikuntza diseinatu, kudeatu eta aktibatzen dugu metodologia egituratu batekin
ETEek aldaketa eta ziurgabetasun handiko unea bizi dute. Prozesuetan eta produktuetan berrikuntza egitea ezinbestekoa da errentagarritasuna eta lehiakortasuna bermatzeko, baina eguneroko jardunak eskuragarri dauden baliabideak xurgatzen ditu. Egungo negozioaren ustiapenak ez du tarterik uzten aukera berriak aztertzeko. Ekimenak badaude, baina askotan modu desegituratuan gauzatzen dira, metodologia argirik eta denboran jarraitutasunik gabe.
Berrikuntzaren zerbitzua Berrikideri azpikontratatzea, egungo negozioan fokua mantendu ahal izateko, eta aldi berean produktu edo prozesu teknologikoen berrikuntzan etengabeko aurrerapauso bat ziurtatzeko, epe laburrean negozioaren emaitzak hobetuz.
Gure balio-proposamena, batez ere, honako segmentu hauetako ETEei zuzenduta dago:
Berrikidek ez du soilik soluzio teknikoa eskaintzen; berrikuntza-prozesu osoan zehar laguntzen du.
Azterketa sakona, behaketa eta erabiltzailearen benetako beharraren definizioa.
Ideiak sortzea, prototipo azkarrak eta kontzeptuaren balioztatzea erabiltzaileekin.
BPEren garapen arina, merkatu-probak eta datuetan oinarritutako etengabeko hobekuntza.
Balio-proposamenaren definizioa, diru-sarreren fluxuak, kostuak eta ustiapenerako kanalak.
Implementazio azkarra, funtsezko KPIen jarraipena, egokitzapena eta hazkunde esponentziala.

Talde txiki eta oso taktikoa gara. Ingeniaritzako gaitasunak eta negozio-ikuspegia uztartzen dituen taldea. Balioa etengabeko entregen bidez eskaintzen dugu, beharren arabera erantzuna moldatu eta egokitzeko gai dena, modu arin eta koherentean. Helburua da emaitzak azkar lortzea.